Nerea Zusberro Alberro.
HARMAILATIK AULKIRA

Jada ez daudenak

2022ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
H au ez da Munduko Kopa irabazteko hautagaiei buruz hitz egiteko ohiko zutabea. Egia da final-zortzirenak faboritoen alde erabaki direla, baina ez dugu ahaztu behar gogoratzen dudan multzoen faserik dibertigarriena bizi izan dugula. Eta hori, hain zuzen ere, jada txapelketan ez dauden selekzio batzuei esker izan dela.

Has gaitezen AEBetatik, azken urteotan eraldaketa izugarria izan duen taldea baita. Gaur egun, jokalari estatubatuarrak, atleta hutsak ez ezik, futbolariak ere badira. Oso akademikoa den posizio-futbola egiten dute.4-3-3tik abiatuta. Hegalekoak eta erdilariak oso irekita kokatzen dira, hegaletan nagusitasuna sortzeko. Aurrera egiten dute, kanpotik triangulazioak erabiliz. Zer falta izan zaie? Bada, erresistentzia, baloia ez edukitzera egokitzeko gaitasuna; baita erreferentziazko aurrelari bat izatea ere. Talde gaztea da, eta 2026ko Munduko Kopan lan ona egin dezakete. Ez ahaztu txapelketa AEBetan jokatuko dela.

Japonia gai izan da Kroazia txapeldunordea penaltietara eramateko. Japoniarrek badakite baloirik gabe eusten, Espainiaren eta Alemaniaren aurka ikusi genuen bezala. Partida moteldu ondoren, astindu egiten dute. Zuzenagoak izateko, hasierako4-2-3-1etik, 5-4-1era pasatzen dira. Oso erasokorra da marrazki hori. Gora egiten duten atzeko hegalekoak funtsezkoak dira bertan, eta erasoko jokalari guztiak asko mugitzen dira. Zer falta izan zaie? Lehiakortasuna. Azkenik, Australiak txapelketa osoan ondoen gauzatutako kontraerasoetako bat erakutsi digulako.

Selekzio batzuek kopa irabaztea dute helburu. Beste batzuek, ordea, haztea bilatu dute. Aipatutako hirurek lortu dute. Idatzi hau omenaldia da haientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.