HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Oz-eko azti harrigarria'

Uste baino gehiago

Idazlea: L. Frank Baum. Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide. Argitaletxea: Denonartean.

2016ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Badira gure memorian mordoxka bat literatura lan unibertsal pantailatik iritsi zaizkigunak. Bambi (1926), Pinotxo (1883) eta Heidi (1881), esaterako, liburuen bidez jende gutxik ezagutu ditu.

Berdintsu esan liteke Oz-eko aztiari buruz. Gehiegi dira inauterietako mozorroen estereotipoetatik jaso dutenak obra honi buruz dakiten guztia.

Interesa ere gutxi nabaritzen da. Jendeari, nonbait, jada badakiela iruditzen zaio, «ikusia» duela. Oker. Bai Bambi, bai Pinotxo, bai eta Oz-eko aztia ere, uste baino mami handiagoa dute, uste baino plazer eta mezu gehiago.

Demagun Oz-eko aztia.

Igerabideren itzulpenaren egokitasuna beste baterako utzita, narrazioa ongi idatzitako gutizia bat da. Ongi idatzitzat jotzen badugu, bederen, pertsonaien konplexutasun psikologikoa (bai, txorimalo burugabeak ere badu halakorik!), kontaketaren garapen irudimentsua, eta mezuaren, istorioaren eta xede irakurlearen artean dagoen sintonia.

Funtsean, Baum-ek obraren aitzinsolasean aitortzen duen gisara, amandre ipuin moderno bat da, haurren entretenigarri bezainbat haurren hezigarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.