Siberian zortzi lagun zauritu dituzte labankadaz

2017ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Errusiako Surgut hirian, Siberian, pertsona batek zortzi lagun zauritu zituen atzo labankadaz. Poliziak tiroz hil zuen gizonezkoa. Estatu Islamikoak bere gain hartu du ekintza, eta zehaztu bere soldadu batek egin zuela erasoa. Errusiako Poliziak, ordea, zalantzan jarri du erasotzailea jihadista bat denik: « 1994an Surguten jaiotako herritarra da, eta buruko arazoak ditu».

Alemanian, berriz, bi adingabe siriar atxilotu dituzte, pertsona bat labankadaz hil ostean. Antza, liskar bat izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.