PROZESU HASIERA

2017ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Noiz eta zer elementuk abiarazi zuten prozesu subiranista? Irakasleak bat datoz datetan, nork bere azalpena badu ere.

2006

Erabaki eskubidea, plazara. Lopezentzat, 2006an hasi zen prozesua, Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Plataforma sortuta eta gaia gizarteratuta: «Aldarria estatutuaren negoziazioaren testuinguruan sortu zen. Bazen nahi bat Espainia aldatzeko eta Katalunia egokitzeko, baina herritarren artean bazegoen uste bat ez zuela funtzionatuko, aldarrikatu behar zela nazio bat garela, komunitate politiko bat, eta gure burujabetza aitortu behar dela».

2006-2007

Alderdien birkokatzea.Lo Cascioren iritziz, prozesuaren hastapenaren zantzuak daude alderdi subiranisten posizio aldaketan: «2006an, ERCk abandonatu zuen kontsentsu estatutarioa. Adostasunetik aldentzeak ahalbidetu zion ordura arteko independentismoaren oinarri apalak zabaltzea». Izan zen mugimendurik CiUn ere: «2007an, Katalanismoaren Etxe Handiaren proiektua plazaratu zuen. Hori izan zen saio bat katalanismo kontserbadorea birfundatzeko, oinarri subiranistagoekin».

2006

Estatutuaren mugak. Vergekestatutu proiektuak eginiko bidearekin lotzen du: «Agerian uzten du Espainia, komunitate nazional gisa, huts egindako proiektu bat dela. Ezgauza da aniztasun nazionala kudeatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.