FABORITOAK

2022ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Primoz Roglic (Jumbo)Trbovle, Eslovenia (31 urte)
Azken hiru urteetako garailea laugarrenaren bila doa. Aurten Dauphineko Kriteriuma irabazita iritsi zen Frantziako Tourrera, baina eroriko gogor batek lehiatik kanpo utzi zuen. Geroztik ez da lehiatu, eta Espainiako Vueltan igoko da berriro bizikleta gainera. Ez du prestaketarik onena izan, baina palmaresagatik hura da faborito nagusia.

Richard Carapaz (Ineos) Tulcan, Ekuador (29 urte)
Beste faborito handia da. Urrea kolkoratu zuen iaz Tokioko Olinpiar Jokoetako errepideko proban. Aurten, berriz, bigarren egin du Italiako Giroan. Espainiako Vueltarekin daukan arantza kentzera dator. 2020an bigarren egin zuen, eta segundo gutxigatik ezin izan zuen Roglicen bigarren garaipena eragotzi. Azken urtea du Ineosen, eta kontratu handi bat lortu nahi du lasterketa on bat eginda.

Jai Hindley (Bora) Perth, Australia (26 urte)
Italiako Giroa ezustean irabazita iritsi da. Ez zegoen adituen zerrendetan, baina Blockhausen irabazita, zertarako gai den erakutsi zuen. Mendiko azken etapan erakustaldia emanda kendu zion maglia arrosa Carapazi. Eskalatzaile bikaina da australiarra, baina erlojupeko saioan baldarra. Izen handiko taldekidez inguratu du Borak.

Joao Almeida (UAE) Caldas da Rainha, Portugal (24 urte)
Faborito nagusietan gazteena da. Itzuli handietan laugarren eta seigarren postuak ditu lortutako emaitzarik onenak; biak Italiako Giroan. Aurrerapauso bat eman nahi du portugaldarrak, eta podiumaren lehian aritu. Aurten etapa bat irabazi du Kataluniako Voltan, eta beste bat Burgosko Itzulian. Aurtengo Tourrean Pogacarrekin lortu ez duena lortu nahi du UAEk: itzuli handi bat irabaztea.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.