HILBERRIA. Luis Sepulveda

Narratzaile konprometitua

JUAN CARLOS HIDALGO / EFE.
Ainhoa Sarasola.
2020ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Luis Sepulveda Txileko Ovalle udalerrian jaio zen, 1949an,eta Santiagon hazi. Gazterik hasi zen idazten, eta 17 urterekin plazaratu zuen bere lehen poesia liburua. Handik gutxira eman zuen lehen ipuin bilduma: Crónicas de Pedro Nadie (1969). 1973an, Pinocheten estatu kolpearen ondotik, atxilotu egin zuten, eta, preso egon ostean, erbestera jo zuen 1977an. Argentina, Uruguai, Brasil, Paraguai, Bolivia, Peru eta Ekuadorren zehar ibili ostean, Nikaraguara jo zuen, iraultza sandinistan parte hartzeko.

1989an lortu zuen nazioarteko sona, Maitasun elaberriak irakurtzen zituen agurea nobelari esker —Txalapartak euskaraz plazaratu zuen 1997an, eta Patagonia Express ere bai, hurrengo urtean—. Lan haren ondotik, beste asko etorri ziren; orotara, hogeitik gora nobela, ipuin bilduma eta bidaia liburu ondu zituen bere ibilbidean, eta hainbatetan saritu zuten.

Idazle oparoa, bidaiari amorratua eta ekintzaile konprometitua, 1997tik, Gijonen (Asturias, Espainia) bizi zen. Iragan otsailean, Portugalgo Correntes d'Escritas literatur jaialditik bueltan, koronabirusa atzeman zioten, eta erietxean izan da ordutik. Atzo zendu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.