Irudia. Runa parkeko aparkalekua 2020ko uztailaren 11n

Anabasaren tokian, motor bat xuxurlaka

2020ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Runa parkean txoriak aditzen dira, baita Arga ibaiaren emaria ere. Halako batean, motor baten hotsa entzun liteke, xuxurlaka ariko balitz bezala, eta, autoa gelditzean, berriz ere txoriak eta ura aditzen dira. Uztailaren 20a dela pentsa lezake Runa parkeko aparkalekutik igarotzen denak, baina ez da hala. Oraindik egun batzuk falta dira. Hori izan da uztailaren 6tik inguru haietan bizi eta aditu dena. Ez da ozen-ozen Arrotxapeko zenbait etxetako paretetan errebotatuz kaleetan barrena gupidagabe zabaltzen den musika bakaleta-rik. Ez haurren irribarrerik, ez erorketa askean behera lehertzen direnen izu gozagarri baten garrasirik ere. Gameluen lasterketak gelditu dira; zotzari nekez eman diezaioketen eskopeta trukatuak ez dira agertu; sirena hots ia kirrinkariak isildu dira... eta bide eman diete eguneroko soinuei. Belar usaina dago, ez txurro eta ez azukrezko kotoiarena. Gauean Ilargia ikusten da, koloretako argiek ez baitute estaltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.