Bihar aztertuko dituzten 13 kasuetako presoak aske uztearen alde dago fiskaltza

Joan zen astean ebatzi gabe utzi zituzten bi kasuak ez dituzte bihar aztertuko, eta ez dute jakinarazi noiz

Erredakzioa
2013ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Bihar 13 presoren kasuak aztertuko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Estraburgoko Auzitegiak Parot doktrinaren kontra ateratako epaiaren ostean, 13 lagun horiek libre utzi beste aukerarik ez dagoela aitortu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ere. Beraz, pentsa daiteke libre aterako direla 12 euskal preso eta GRAPOko bat.

Nolanahi ere, bihar ez dituzte mahai gainean izango joan zen astean aztertzeko utzitako bi kasuak. Jon Ander Urkizu eta Raul Ibañez ez askatzea agindu zuten joan zen ostiralean. Urkizuri dagokionez, haren helegitea Auzitegi Konstituzionalean dagoela argudiatu zuten, eta, Ibañezi dagokionez, zigorra nola bete duen ondo aztertu behar dela erabakiren bat hartu aurretik.

Fiskaltzak haiek ez askatzeko emandako argudioa ere bazegoen ez erabakitzearen atzean. Auzitegi Nazionalari Estrasburgoren epaia interpretatzeko modu berria proposatu zion: 2006aren aurretik lortutako espetxe onurak 30 urteko gehienezko zigorraren gainean aplikatu bai, baina 2006aren ondoren lortutakoak zigor osoaren gainean aplikatzea.

Hain justu, Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo jakinarazi zituen joan zen ostiralean libre utzi zituen bederatzi presoen askatasun autoak, eta han nabarmendu zuen fiskalak aplikatzeko eskatu zuen xehetasunak ez zuela eragiten aske utzi zituen bederatzi horien zigorrean eta horregatik uzten zituela libre. Beste biekin zein erabaki hartuko duten ikusteko dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.