HEMEROTEKA

Nola amaitu garai txarrak betiko

Periko Ibarra - www.vientosur.info

2019ko urtarrilak 12
Garai txarrak datoz. Hiruren konfluentzia handitzen ari da: liberalak (Cs), kontserbadoreak (PP) eta eskuin muturra (Vox). Hirurek batera duten boterea handitzen ari da; azken buruan, bat eta bakarra dira. [...]

Aurrerantzean ezingo dugu gehiago sinetsi antzekotasunak dituzten hiru alderdiren konfluentzia aldi baterakoa denik. Beste koiuntura batean gaude orain (beldur naiz beste aro bat ez ote den), eta hiru aukeren arteko konfluentzia operatiboa handitzen ari da orain; erradikalizazioaren goranzko joera bat, moderatuagoak ematen zuten aukeretan; eta hiru alderdien arteko lidergo egokitze bat.

Bat egiten dute idearioan eta estrategian. Egia esan, ez dira beti sortzen halako batasunak. Egin beharra ikusten duten arte. Orain ikusi dute, eta beharrizan egoerara jo dute. Beharrezko eta egoki ikusi dute. Hirurak ohartu dira erantzun irmo bat emateko konfluentzia bat behar zutela. Gainera, beren helburuak lortzeko baldintza hobeak daudela iruditu zaie, zeinak ez diren bakarrik sistema ardazten duten dimentsioak mantentzea, baizik eta indar gehiago ematea, berme gehiago izan ditzan jarraitzeko. […]

Beraz, beste uste eta begirada sozial batzuk zabaldu beharko lirateke olatu erreakzionario ilun honi eusteko, lehenik, eta desegiteko, gero (ez dut ikusiko). Oinarrian pentsamendu hau beharko litzateke: bestea ez da lehiakide bat, baizik eta elkarrekin zerbait osatu nahi dugun norbait. Euskal Herrian, badirudi errazago eduki dezakegula mikroklima dela eta, hiruko kuadrillak ez duelako oso babes handirik. Baina aurrea hartzea komeni da. Adibidez: blindatu, etor ez daitezen. Baina etortzeko gogoa izango dutenez, azken buruan irtenbidea hemendik etor daiteke: eraikuntza nazional bat abiatu, elkartasunean, lankidetzan, berdintasunean eta erabaki kolektiboan oinarrituta. Komunitate subirano bat eraikitzea da gakoa: ezberdintasunak ezberdintasun, berdinen arteko gizarte bat eraikitzeko asmoan bat egiten dutenen komunitate bat, aurre egiteko zeinek gehiago eduki eta zeinek gehiago agindu dabiltzanei.

(Erredakzioan itzulia)

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna