HILBERRIA. Stan Lee

Marvelen unibertsoa erein zuena

PAUL BUCK / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Itziar Ugarte Irizar -

2018ko azaroak 13

Komikiaren edozein biltzar handitan gehien itxarondako gonbidatua izan da azken unera arte Stan Lee. 1940an hasi zuen bere ibilbidea komiki idazle eta editore modura, eta mundu osora zabaldu den iruditegi baten sortzaile bihurtu da ordutik. Haren eskutik irtendakoak dira Spider-Man, Black Panther, The Incredible Hulk, X-Men, Iron Man eta komikiaren munduko beste hainbat pertsonaia ikoniko. Atzo hil zen, 95 urterekin, Los Angelesko erietxe batean.

Sortzez Stanley Martin Lieber, New Yorkeko Bronx auzoan jaio zen Lee, 1922ko abenduan. Elkarrizketa askotan esana utzi duenez, nobelagile izatea izan zen gaztetatik bere benetako ametsa. Ez zuen sekula bakar bat idatziko, baina, horren ordez, komikiaren industria irauliko zuen egile bilakatuko zen.

1929ko crash-aren ondoren, diruz larri zebiltzan haren etxean, denboraldi laburreko lanpostuekin aurrera eginez. Egoera itogarri hartako liskar giroan, ihesbide zitzaion fantasia. Denboraldi motzeko lanetan hasi zen bera ere; jeansak saltzen eta Broadwayko aretoak zaintzen, besteak beste. Azkenean, osabak bere lantokian hartu zuenean aldatu zen dena, Timely Comics argitaletxean lan txikiak egiten hasi zenean. Destroyer izan zen han sortu zuen lehen pertsonaia, superbotereak zituen nazien kontrako mediku bat. Egiten zizkioten enkargu gehienetan, baina, munstroak eta izaki beldurgarriak eskatzen zizkioten, akzio gehiago eta elkarrizketa gutxiago. Eta Leeri ez zitzaion interesgarria egiten modu hura.

Literaturaren pultsuarekin jarraitzen zuen barruan, eta, dena uztekotan izan zen arren, ordura arte egiteko moduetatik askatu, eta The Fantastic Four kaleratu zuen 1961ean: izaki desitxuratuak izan beharrean, mozorro berezirik ere ez zeramaten astronauten familia bat zen. Txiki gelditu ziren liburu dendetako apalak argitalpenak ekarri zuen arrakastarekin. Hura izan zen Leeren marka bilakatuko zen Marvel unibertsoaren lehen hazia. Superheroiek borroka baino gehiago egin zezaketela erakutsi zuen, eta aitzindaria izan zen hainbat gai sozial binetetara eramaten.

1972an, osabaren argitaletxeko editore postua hartu zuen, eta komikizaleen ikono bihurtua zen ordurako. Hurrengo arrakasta kolpea Marvel bere sorkuntzak pantaila handira eramaten hasi zirenean heldu zitzaion, eta Lee bera cameo-ak egiten hasi zen horietan; Spider-Man, Daredevil, Hulk, Fantastic Four, Iron Man, The Avengers eta beste askotan.

Ez zion inoiz utzi idazteari, Marvelentzat egiten zituen proiektuak edo bere ekoiztetxe propioan sortzen zituen lanak. 2015ean, bere autobiografia kaleratu zuen, binetaz bineta idatzitakoa. Urteetako lana aitortu diote hainbat sariren bidez azken hamarkadan. Zera esan zuen, iaz, Los Angelesen egin zioten omenaldi batean: «Idatzi irakurri nahi duzun hori. Haiek irakurri nahi dutela uste duzun hori idazten saiatzen bazara, ez dituzu haiek ezagutzen, baina ez duzu zeure burua ere ezagutzen. Aldiz, zuk irakurriko zenukeen hori idazten baduzu, zu bezalako jende gehiago egon behar duelako da».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna