HIZPIDEAK

Trump, Nixon gogoan

<em>The Boston Globe</em>ren webgunean «Kazetariak ez dira etsaiak» irakur daiteke.
The Boston Globeren webgunean «Kazetariak ez dira etsaiak» irakur daiteke. MAURITZ ANTIN / EFE

Martxelo Otamendi Egiguren -

2018ko abuztuak 17
Munduko filmik onenak estatubatuarrak, estatubatuar izate hutsagatik, ez diren bezala, munduko egunkaririk ausart eta kritikoenak ere ez dira herrialde horretakoak, herrialde horretakoak izate hutsagatik. Baina, onar dezagun, film bikainak eta egunkarien jarrera ausartak eskaini dizkigute zinema zuzendari eta kazetari estatubatuarrek. Areago, bi esparruak uztartuz, kazetaritzari buruzko film biribilak egin dituzte herrialde horretan.

Gaur egun, zoritxarrez, badaude AEBak baino herrialde askoz arriskugarriagoak zinemagile eta berriketari konprometituentzat; heriotza eta kartzelarekin ordaintzen baitute ausardia herrialde horietan profesional askok. Konstatazio horrek, hala ere, ez dio larritasunik kentzen AEBetako 300 egunkarik baino gehiagok Trump presidentearen jarrera erasokorra salatzeko abiatu duten egitasmoari. Nixon gogoan, harekin daukaten jarrera kritikoaren mendekuz, etengabe ari da Trump komunikabide eta kazetarien aurka, eta «herriaren etsai» deitu izanak bultzatu egin ditu egunkariak salaketa egitera. Trumpek marra gorria igaro duelakoan, «Inoren etsai ez» lelo hartuta, adierazpen askatasunaren eta kazetaritza jardun librearen aldeko editorialak argitaratu dituzte egunotan The Boston Globeren kanpainarekin bat egin duten egunkariek.

Bakoitzak bere lana ondo eginez gero, zaila izan behar du, definizioz, botereen —edozein dela— eta komunikabideen arteko harremanak, lehenaren gehiegikeriak kontrolatu eta haien berri ematea baita bigarrenaren zeregin nagusia. Harreman zaila, baina ez suntsikorra.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna