Baskoniak bolada onari eutsi nahi dio gaur Panathinaikosen kantxan

Julen Etxeberria.
2019ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Goitik behera aldatu da Kirolbet Baskoniaren egoera azken astean. Duela zazpi egun, kezka handia zegoen taldearen inguruan, eta kinka larrian zegoen Velimir Perasovic. CSKA Mosku, Zenit San Petersburgo eta Valentziaren aurkako partidek zehaztuko zuten entrenatzailearen etorkizuna. Bada, jokatu ditu hiru lehia horiek Gasteizko taldeak, eta hirurak irabazi ditu, ondo irabazi ere. Horrek baretu egin du taldearen inguruan zegoen giro ezkorra.

Bolada on hori ahal den gehien luzatzea da orain helburua, bainagaur, erronka zaila izango dute arabarrek. Batetik, azken hiru partidetan ez bezala, etxetik kanpo jokatuko dute; eta, bestetik, aurkari indartsua izango dute aurrean: Panathinaikos. 20:00etan (Dazn) hasiko da norgehiagoka, OAKA pabiloian.

Panathinaikos ere gorabeheratsu ari da: sei partida irabazi ditu eta beste sei galdu; hots, Baskoniak baino garaipen bakar bat gehiago du. Gasteiztarrak bezala, hura ere bolada onean da, irabazi egin baititu azken bost partidetatik lau. Perasovicek argi du defetsan egongo dela gakoa: «Lehiakor izateko, ondo defenditu behar dugu, eta 40 minutuz adi egon». Nick Calathesen lana nabarmendu zuen Perasovicek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.