Albert Rivera: «Oposizioko liderrak Ciudadanoseko diputatuak dira»

Erredakzioa
2019ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Ciudadanos hirugarren aldiz aurkeztu da Espainiako Kongresuko hauteskundeetara, eta orain arteko emaitzarik onena atera du. Ia hiru puntutan hazi da boto kopuruan —%13,05etik %15,96ra—, eta jarleku kopuruan hirugarren alderdia izan da lehenengoz, bigarrenari, PPri, asko hurbilduta, gainera. Madrilgo Alcala kaleko egoitzan pozik zeuden jarraitzaileak. Hala ere, Albert Rivera berandu atera zen jendaurrera. «Oposizioko liderrak Ciudadanoseko diputatuak dira», aldarrikatu zuen. Hori iruditu zitzaion «berri ona». «Txarra», berriz, Pedro Sanchezek gobernua egingo duela «[Pablo] Iglesiasekin eta nazionalistekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.