Gernikak gutxigatik ez du balentria lortu

ainara arratibel gascon
2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Lointek Gernika Bizkaiak gertu izan zuen ezustea atzo, Eurocupeko ligaxkako lehen partidan. Hiru puntuko aldeaz baino ez zuen galdu Mario Lopezen taldeak, Perfumerias Avenida ahaltsuaren pistan: 62-59.

Perfumerias da multzoko lehen postuan sailkatzeko hautagai nagusia. Baina atzo Gernikak estu hartu zuen. Bizkaitarrek partida ona eta serioa jokatu zuten. Denboraldi hasiera honetan talde sendo baten itxura ematen ari da , eta atzo beste behin erakutsi zuen.

Ligan Salamancako taldeak 80 puntu sartu ditu batez beste, eta atzokoan Gernika gai izan zen 62 puntuan uzteko. Saskiratze asko sartzen dituzten jokalariak ditu Perfumeriasek. Baina atzokoan taldeko izarrek baino ez zioten eutsi joera horri. Tiffanny Hayesek 14 sartu zituen eta Evelyn Akhatorrek hamahiru.Bizkaitarren artean Gabi Ocete nabarmendu zen, hemezortzi sartu baitzituen.

Defentsan egindako lanaz gain, Gernikak partida osoan zehar erakutsitako izaera lehiakorra nabarmendu behar da. Izan ere, bigarren laurdenean hamar puntuz atzetik joan arren, 29-19 (16. min), ez zituen besoak jaitsi, eta atsedenaldira bat atzetik joan ziren. 33-32.

Etxekoek minutu gutxi behar izaten dituzte partidak erabakita uzteko, baina atzokoan Gernikak ez zion utzi. Horren adibide argiena izan zen norgehiagokako azkenengo minutua izan zen. Zazpi puntuz zen atzetik Mario Lopezen taldea zazpi puntuz zen atzetik: 61-54. Baina adorea eta kemena atera zituen, eta gutxigatik ez zuen irauli lehia. Multzoko beste neurketan Uni Gyorrek 76-62 irabazi dio Olivaisi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.