Zeberio-Barrenetxea bikotea sailkatu da binakako finalerdietara

2014ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Galarretan jokatutako erremonteko binakako azken jardunaldian Zeberio II.a eta Barrenetxea IV.a 40-38 nagusitu zitzaizkien Etxeberria IV.a eta Etxeberria III.ari, eta erabakita geratu da zein lau bikotek jokatuko dituzten finalerdiak. Atzoko garaileak aurretik sailkatutako Ezkurra-San Miguel, Uterga-Endika eta Ezkurra-Ion bikoteei batuko zaizkie.

Txapelketako azken kanporaketa fasean Ezkurra-San Miguelek Zeberio II.a eta Barrenetxea IV.aren aurka neurtuko dituzte indarrak. Kanporaketa horretan bi garaipen lortzen dituen bikoteak jokatuko du finala. Bigarren finalerdia, ostera, Urtega-Endika eta Ezkurra-Ion bikoteek osatuko dute. Partidak abenduaren 4 eta 6an jokatuko dira, eta, berdinketa egonez gero, hirugarren partida hilaren 11n jokatuko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.