ESANDAKOAK

2018ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
«Aurrekontuak ez zaizkigu gustatzen; txarrak ziren, EH Bilduren proposamenarekin edo gabe. EAJrekin ez dago ezkerreko biderik egiterik. PSEri eta EH Bilduri eskua luzatzen diegu hitz egiteko, hitzarmen aurrerakoiak nola artikulatu pentsatzeko etaEAJren politika kaskarrak aldatzeko. Alternatiba izan nahi dute, edo EAJren euskarri?».

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko eleduna

«Oposizioko ezein taldek ez du bere erantzukizuna hartu nahi izan. PSE-EEk legealdiko lehenengo minututik babestu ditu oposizioko hiru indar politikoei zabalik dauden akordioak, kontsekuentea delako euskal pluraltasunarekin eta beharrezkoakdirelako, Eusko Jaurlaritza gutxiengoan dagoenez gero».

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea

«Aurrekontuen luzapenak agerian utzi du EAJren eta EH Bilduren akordio subiranistaren porrota. Horrelakoak gertatzen dira interes alderdizaleetan pentsatzen denean. Legealdiari bi urte geratzen zaizkio. Urkulluk erabaki beharra dauka subiranismoaren eta euskal herritar guztientzako egonkortasun politiko eta ekonomikoaren artean».

Anton Danborenea PPko legebiltzarkidea

«Bi aukera zeuden: pentsiodunen, emakumeen eta gazteen beharrei gutxieneko erantzun bat eman, edo Confebasken interesei men egin. EAJk eta PSE-EEk bigarrenaren alde egin dute. Beste behin ere».

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.