HILBERRIA. Celes Alvarez

Semearen gorpua topatu gabe joan da

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
joxerra senar
Iruñea
2018ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Inoiz ez zuen itxaropena galdu. 38 urte eman ditu semearen bila, baina Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua topatu gabe zendu da haren ama Celes Alvarez (89 urte). «Badakit Jose Miguel hila dela, baina aurkitu egin behar dut; bestela, sekula ez dut itxaropena galduko. Eta orain arte atxilotuta, nonbait ezkutatuta izan balute?». Naparra 1980ko ekainaren 11n Ziburutik (Lapurdi) eraman zutenetik galdera horrek zigortu zuen haren ama. Hasieran, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea izaki, atxilotu egin zutela uste izan zuten; baina Baionako polizia etxean ez zegoela egiaztatuta, bestelako susmoak piztu ziren.

Orduko hartan, hamasei urte zituen Naparraren anaia Eneko Etxeberriak, eta, amaren modura, urte asko egin ditu gorpuaren bila, egiaren bila. «89 urte ditu [amak]. Aste bat urte bat balitz bezala da harentzat. Tematuta dago, baina itzaliz doa. Anaia aurkituko bagenu, atseden hartuko luke», esan zion Eneko Etxeberriak BERRIAri iragan abuztuan, bilaketak amarengan utzitako lorratzaz.

Duela bi urte aukera gertu ikusi zuten. 1980ko hamarkadaren hasieran ETAren-eta aurkako «estatu terrorismoarekin» lotutako pertsona batek zioen gorpua Mont-de-Marsan (Okzitania) ondoko udalerri batean zegoela. Bilaketa lanek ez zuten emaitzarik eman; eta Celes Alvarezek, ezin atseden hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.