Osasunak salbazioa ziurtatu du, eta Athleticek ezinean segitzen du

ainara arratibel gascon
2021eko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Atzoko neurketak jokatu aurretik zituzten sentipenekin jarraituko dute Osasunak eta Athleticek. Gorritxoek 1-3 irabazi zioten Sadarren Valentziari, eta beste urtebetez Lehen Mailan segituko dute. Pozik dira, beraz. Zuri-gorriek, berriz, 0-0 berdindu zuten Betisen zelaian. Gazteekin aurpegia eman zuten, baina burumakur segitzen dute, Espainiako Kopako kolpeen ostean. Hala ia agur esan diote Europan egoteari.

Osasunak jokatu zuen aurrena.Azkenaldian bezala partida txukuna egin zuen Jagoba Arrasateren taldeak,osoena.Valentziak baino intentsitate handiagoz jokatu zuen, eta horrek eman zion garaipena, Valentziak atzetik baloia ateratzerakoan egiten dituen akatsak baliatzearekin batera.

Javi Graciaren taldeak beste behin erakutsi zuen gabezia hori, eta horri esker iritsi ziren Osasunak lehen zatian sartu zituen bi golak. 1-0ekoa Javi Martinezek sartu zuen, 13. minutuan. Harrobiko jokalariak Lehen Mailan sartu duen aurrenekoa izan zen. Parekatu egin zen hortik aurrera neurketa, etaGuedesen eskutik Valentziak hobera egin zuen. Hala, haren pase on bat bikain baliatu zuen Gameirok, berdinketa egiteko 30.ean.

Baina bi minutu baino ez zien iraun pozak valentziarrei, Osasunaren mesederako. Gayak pase txarra eman zuen, eta oraingo honetan Javi Martinez izan zen Calleriri baloia utzi ziona, eta hark ez zuen barkatu.

Bigarren zatiabide beretik hasi zen,eta VARak berrikusitako penalti bat huts egin zuen Roberto Torresek. Baina ia hurrengo jokaldian beste bat adierazi zuen Melero Lopez epaileak. Oraingoa barrura, 65. minutuan. 3-1ekoarekin poltsikoan zuten partida gorritxoek. Baina berdin jarraitu zuten, eta aldea areagotzeko hainbat abagune ere izan zituzten. Baina ez zen gol gehiago izan.

Athletic, gris

Ligan bosgarren berdinketa kateatu zuen Athleticek. Aldartea hobetzeko beharra zuten zuri-gorriek, eta aukera aparta izan zuten horretarako. Izan ere, Betis jokalari bat gutxiarekin aritu zen 10. minututik, Media Jimenez epaileak Fekir kanporatu baitzuen.

Epaileak, aurretik, ez zuen adierazi bigarren minutuan Emersonek Morcillori egindako penalti nahiko argi bat. Hain zuzen, hegalekoa izan zen hasierako hamaikakoko berritasunetako bat. Gazteen alde egin zuen apustu Marcelinok. Bizi eta txisparekin jokatu zuten lehen zatian, baina ez zituzten izandako aukera apurrak baliatu. Bigarrenean, berriz, adoreari eutsi zioten, baina jarraitutasuna eta argitasuna falta izan zitzaien. Minutuak aurrera joan ahala, gainera, Betisek balekotzat jo zuen berdinketa.

Aldaketekin hobera egin zuen talde zuri-gorriak. 82.ean epaileak baliogabe utzi zuen Raul Garciaren gol bat. Ondoren, 91.ean, zutoinera bidali zuen Villalibrek baloia. Azken aukera, ordea, Betisek izan du. Lainezek gutxigatik ez zuen lortu gola. Unai Simonek esku ona atera zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.