Guraso baimenak parekatzeko lehen urratsa egin dute

2018ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Amatasun eta aitatasun baimenak parekatzeko lege proposamena tramiterako onartu zuten atzo Espainiako Kongresuan, aho batez. Datozen hilabeteetan hasiko dute proposamena lege bihurtzeko eztabaida. Unidos Podemosek aurkeztu zuen testua. Euren proposamena aurrera ateratzen bada, haur baten bi gurasoek baimen parekide, besterenezin eta beren osotasunean ordainduak izango dituzte.

Guraso baimenek honako ezaugarri hauek izango lituzkete: guraso bakoitzak hamasei asteko baimena izango luke haurra jaiotzean edo adopzioan hartzean. Baimen horiek, gainera, besterenezinak izango lirateke; hau da, guraso batek ezingo du bestearena hartu, banakako eskubide izaera aitortuko baitzaie. Lehen bi asteak derrigorrezkoak izango lirateke, haurra izan edo adoptatu eta berehala hartu beharrekoak. Hurrengo laurak ere derrigorrezkoak izango lirateke, baina edonoiz hartzeko aukera izango lukete, urtebeteko epean. Gainerako hamar asteak borondatezkoak izango lirateke. Baimenak ordainduak izango lirateke.

Aurreko gobernuak bi aldiz blokeatu zituen iraganean halako neurriak, «gastu handiegia» ekarriko luketelako. Oraingoan, ordea, iritzia aldatu dute PPko diputatuek: proposamenaren alde egin zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.