Pablo Iglesias: «Espainia nazio aniztuna da, eta ezinbestekoa da hori ulertzea»

Erredakzioa
2019ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Pablo Iglesias Unidas Podemoseko idazkari nagusia «konforme» agertu zen atzo azken emaitzekin. «Emaitza hobeak espero genituen, baina nahikoa da genituen bi helburuak betetzeko: eskuina eta eskuin muturra geldiaraztea, eta ezkerreko bloke bat eraikitzea». Iglesiasen ustez, hauteskundeen emaitzak ulertzeko «bi gako» daude: «Bloke progresistaren pisuak eskuineko hirukoarena gainditzen du; eta, bestea, askotan esan izan duguna, Espainia nazio aniztuna da, aski da Kataluniako eta Euskadiko emaitzak ikustea. Eta hori ulertzea ezinbestekoa da gobernatzeko». Koalizio bat egitea eskaini zion PSOEri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak