Euskal Herriko ordezkaritza zabala izango da hamargarren Mendifilmen

Unai Ugartemendia -

2017ko abenduak 5
Ostiralean hasi eta abenduaren 17an bukatuko da hamargarren Mendifilm jaialdia, Bilbon. Indartsu hasiko da: Jennifer Peedom zuzendari australiarraren Mountain-ekin. Jaialdiko 51 filmetatik lehena izango da. Abenduaren 9tik 11ra, historian arrastoa utzi duten emakume eskalatzaileek eta alpinistek hitz egingo dute: Catherine Destivelle, Lynn Hill, Josune Bereziartu eta Edurne Pasabanek, besteak beste. Badira nabarmentzeko izen gehiago ere: Peter Habeler eta Jack Tackle.

Euskal Herriko edo euskal herritarrek parte hartzen duten filmak izango dira aurten ere: Mikel Peñaren Aurrera (euskaraz); Luis Arrietaren Bizi II; Iker Elorrietaren Mr Ibex; Mattin Zeberioren Zortzi Yukon (euskaraz); Eneko eta Iker Pou anaien A4 in Free; Arkaitz Yurrita, Ekaitz Maiz, Mikel Zabalza, Unai Mendia eta Eneko Cesarren Al otro lado de la cuerda; eta Jugando a escalar (Andoni Esparta agertzen da).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna