Nekane Murgak ordezkatuko du

2019ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Nekane Murgak (Bilbo, 1963) ordezkatuko du Darpon. Martxoaren 20an hartuko du kargua. Urkulluk ziurtatu du pertsona horrek «bermatuko» dituela sailburu ohiak abiarazitako egitasmoak, eta Darponek esan du «profesional bikaina» dela. Azkenengo bi urteetan Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan da. Basurtuko ospitalean (Bizkaia) mediku lanetan aritu da hamar urtez. Medikuntza eta Kirurgia ikasketak ditu, eta Kardiologian doktorea da. Horrez gain, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde etikoaren batzordeko kidea da, Espainiako Kardiologia Elkarteko Kardiologia klinikoko atalburua eta Emakumeak kardiologian izeneko Espainiako lantaldeko koordinatzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.