Israelek Damaskoren etsai bati eraso dio Sirian lehenengoz

Tel Aviven indarrek zazpi jihadista hil dituzte. Matxino islamistak aliantza batean elkartu dira

Ander Perez Zala -

2018ko abuztuak 3
Israelek, Siriako gerra hasi zenetik lehenengoz, Damaskoren etsai bati eraso dio: Israelgo armadaren bozeramaile Ronen Manelisek atzo jakinarazi zuenez, Tel Aviven indarrek Estatu Islamikoko zazpi jihadista hil zituzten Golango gainetan, Damaskoren kontrolpean dagoen eremuan —gainontzekoa Israelen esku dago, 1967an hartu baitzuten—. Manelisek azaldutakoaren arabera, jihadistak Siriatik Israelera bidean zeuden, eta mugatik 200 bat metrora hil zituzten.

Siria hego-mendebaldeko eremuak protagonista izan dira egunotan nazioarteko potentzien arteko oreka militarrean. Damaskoren indarrek eremu horretako hiru probintzien kontrola berreskuratu dute egunotan, eta, borroketatik ihesean, hainbat matxino islamistak ondoko herrialdeetarako bidea hartu dute, Jordaniarako bidea, esaterako, egunotan hango armadak zenbait jihadista atxilotu baititu Siriarekin duen mugan.

Bien bitartean, Golango gainen kontrola bermatzeko, Errusiako Gobernuak iragarri zuen militarrak bidali dituela eremu horretara, sortu berri dituen «behaketa postuetara»; hain justu, Moskuk herenegun jakinarazi zuen akordioa egin zuela Israelekin Iranen tropak handik 85 bat kilometrora urruntzeko. Hala, mugimendu horiek frogatu egin dute Moskuk Siriako gatazkan zer-nolako garrantzia duen.

Hamabost talde batera

Gatazkako eragileek matxino islamisten kontrolpean dagoen azken eremuan jarri dute arreta, ipar-ekialdeko Idlib probintzian. Siriako armadaren balizko erasoaldi militar bati begira, hango matxino islamistak Askatasunerako Fronte Nazionalean elkartu dira. Hamabost talde dira denera, eta 75.000 borrokalari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna