Proxenetismoa leporatuta atxilotu dute bikote bat

2019ko irailaren 11
00:00
Entzun
Frantziako Poliziak Hendaiako (Lapurdi) bikote bat atxilotu du, proxenetismoa leporatuta. Poliziak azaldu duenez, Errusiako emakume batzuk zeuzkaten kontrolpean hartuta, eta sare bat osatua zeukaten. Neska gazteak Ipar Euskal Herriko eta Okzitaniako hainbat herritara etorrarazteko bidaiak antolatzen zituen bikoteak, eta hitzorduak ere jartzen zituen.

Frantziako Poliziak irailaren 3an atxilotu zuen bikotea. Geroztik, gizon-emazteak atxiloaldian daude, eta akusaziopean. Poliziaren arabera, litekeena da auzia nazioartera zabaltzea, trafikoa Europako beste herrialdeetan egin duten egiaztatu nahi baitute. Urte bateko inkestaren ondorioa izan dela nabarmendu du Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.