Arrauna. Kontxako Bandera. ARRANPLATIK

Dena da

Niko Iurramendi.
2018ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Iritsi da Donostiako uretara Kontxako Bandera. Arraun munduan buru-belarri jarraitzen dugun orok estropada hau miresten dugu, eta arraunaren mundua gainetik begiratzen duen edonork ere zorrotzago begiratu ohi dio. Ziaboga bakarrera egiten den estropada honek itzalean jartzen ditu urte osoko eta arraunlariaren bizi osoko beste estropadak, eta bakarra irabaztearekin, hauxe izango da garaipenetan garaipen. Hori hala, urteen errepasoa egiten denean, bi garaipen aipatzen dira, TKE Liga eta Kontxa. Aurrena, hainbat estropada ondoren puntu gehien eskuratu duenarena; eta bigarrena, behin sailkatu ondoren, eta bi estropada jokatu eta gero, kronometroa lehenengo gelditzen duenarena. Eta urteko beste estropada guztiak? Bada, (erdi) ahaztuta.

Badirudi 1879an gurpil bat biraka jarri zutela lehen aldiarekin. Zenbat eta urte gehiago pasatu, orduan eta historia handiagoa du Kontxako Banderak. Makina bat urte joan arren, ez du garrantzirik galdu.

Urteren batean barrutik bizi izan dugun guztiok antzeko iritziak izaten ditugu. Urte osoan behin edo behin arraunaren inguruan galdezka aritu zaizkizun horiek badirudi elkarrekin adostu eta batera etortzen zaizkizula. Ia gehienetan minutuko palada kopurua ere sarriagoa izaten da. Beste estropadekin alderatuta tentsioa ere handiagoa. Estropadak amaitzear diren azken estualdi ezatsegin eta ikusgarriak ere inoiz baino lehenago hasten dira. Eta hori zergatik? Bada, Kontxa... Kontxa delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.