Irudia Durango

Egia eta justizia eske, 81. urteurrenean

J. RUIZ / FOKU.
2018ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
1937ko bonbardaketaren biktimak omentzeko ekitaldia egin zuten, atzo, Durangoko Benita Uribarrena parkean —irudian—. Aitziber Irigoras alkateak egia eta justizia eskatu zuen: «Eskubidea dugu jakiteko halako eraso gordina nork pentsatu zuen, nork agindu eta nork egin». Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea izan ziren ekitaldian. Gasteizen ere frankismoaren biktimak omendu zituzten, estreinakoz, horretarako sortutako egunean. 81 urte dira Azazeta gainean hamasei politikari errepublikano fusilatu zituztenetik —tartean, Teodoro Gonzalez de Zarate Gasteizko alkatea—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.