Santiago Abascal: «Birkonkistak ahots bat du Kongresuan orain»

Erredakzioa
2019ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Voxen jarraitzaileak toki sinbolikoan elkartu ziren atzo: Madrilgo Margaret Thatcher plazan, Kolon plazako Espainiako bandera erraldoia bistan zutela. Agerraldia egin zuen lehen lider politikoa izan zen Santiago Abascal. «Birkonkistak ahots bat du Kongresuan orain». PPri zuzendu zitzaion, «kalean pixka bat gorago dauden horiei». «Hemen erantzukizuna dute 186 jarleku zituztenek eta horiei eusteko gai izan ez zirenek», esan zuen, PSOEk agintzen jarraituko duela onartuta. Emaitzari «errespetu sakona» agertu zion, baina esan zuen ez dela nahikoa «erreferendum bat baimentzeko konstituzio erreforma» egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.