Italiako Giroa

D'Hoore garaile bigarren egunez jarraian

Bezperan egin bezala, Jolien D'Hoorek irabazi du Giroko etapa. Gaur jokatuko da aurtengo ekitaldiko lehenbiziko mendiko etapa
Jolien D'Hoore helmugan, atzo.
Jolien D'Hoore helmugan, atzo. BERRIA

Iñaki Odriozola -

2018ko uztailak 10
24 ordu ez ziren pasatu kasik, eta Jolien D'Hoorek (Mitchleton-Scott) Giroan bigarren etapa jarraian zakuratu zuen. Aurrenekoa bezala, bigarrena ere esprintean. Atzetik izan zituen Marta Bastianelli (Ale Cipollini), Ane Santestebanen taldekidea eta lotta Lepisto (Cervelo-Bigla) finlandiarra.

Piacenza (Italia) herrian hasi eta bukatu zen etapa azkarra izan zen. Ihesaldi saioak ugariak izan ziren, baina tropelak ezarri zuen agintea. Helmugatik 50 kilometrora zegoen eguneko igoera puntuagarri bakarra. Hirugarren mailako mendatean, tropela bi zatitan banatu zen. Etapa garailea atzeko multzoan zen; «sentsazio onenekin ez», gainera. Hala ere, laster batu ziren bi multzoak. Orduan Olena Pavlukhinak (BTC-Ljubljana) egin zuen aurrera. Bakarkako saialdiak azken hamar kilometroetan sartu artean iraun zuen. Erorikoak eta tentsioa izan ziren nagusi esprinta prestatu bitartean. Urduritasun hartan D'Hoore izan zen abilena eta azkarrena.

Ane Santestebanek zazpi segundo galdu zituen; Eider Merinok (Movistar), hamazortzi, eta Enara Lopezek (Bizkaia-Durango), 1.16 minutu. Gaurtik aurrera hasiko dira mendiko etapak Giroan. Gaurko etapan bigarren mailako mendate bat izango dute helmugatik 30 kilometrora.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna