Italiako Giroa

Lizzy Banksen ausardiak saria izan du

Eguneko ihesaldian sartu, hura atzean utzi, eta Giroko etapa irabazi du. Gaur jokatuko da mendiko azken etapa eta van Vleuten da lider

Lizzy Banksen ausardiak saria izan du.
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Lizzy Banksek (Bigla) bere ibilbide profesional motzeko garaipenik garrantzitsuena lortu zuen atzo. Eguneko ihesaldian sartu, eta helmugatik hamar kilometrora erasoa jo ondoren, Italiako Giroko zortzigarren etapa irabazi zuen. Ihesaldiko beste kideak minutu erdira iritsi ziren, eta tropela, sailkapen nagusiko izen handiekin, 2.56ra. Ez zen aldaketarik egon, eta Annemiek Van Vleuten (Mitchelton) da liderra.

Ihesaldietarako etapa aproposazen atzokoa —133 kilometro eta bi mendate—, eta sailkapeneko aurre aldean dauden txirrindulariek opor eguna hartu zuten gaurko etapara fresko iristeko. Hamar kideko ihesaldia antolatu zen helmugatik 40 kilometrora, eta van Vleuten, Vos eta enparauek baimendu egin zuten. Berehala ireki zuten tartea, eta Biglak talde lan ona egin zuen. Bi kide zituen ihesaldian, eta Banksek ondo baliatu zuen Leah Thomas kidearen gaineko zaintza. Banksek historia bitxia du, 30 urte ditu, baina iaz arte ez zen profesional bilakatu.

Gaur Giroko azken-aurreko etapa jokatuko da, Gemona eta Malga Montasioren artean (125 km.). Sailkapen nagusian aldaketak eragiteko azken aukera da. Mendate bakarra du, baina gogorra da oso, eta helmuga tontorrean dago. haren Montegoko igoerak (1.510 m.) 12,4 kilometro ditu,eta %7,3ko batez besteko pendiza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.