Italiako Giroa

Marianne Vos ez da inoiz erlaxatzen

Hirugarren etapa garaipena lortu du aurtengo Giroan, eta bere ibilbideko hogeita laugarrena. Van Vleutenek sendo eutsi dio lehen postuari

Imanol Magro Eizmendi -

2019ko uztailak 12
Marianne Vos (CCC) aseezina da. Munduko txapeldun ohia garaipenak pilatzeko makina da. Gaur egun ez du garai bateko aginterik tropelean, baina etapa solteetan edo egun bateko probetan ia ez du parekorik. Italiako Giroa da, gainera, haren proba kutuna. Hiru aldiz irabazi du sailkapen orokorra (2011, 2012 eta 2014), eta etapa garaipen bilduma izugarria du. Atzo, San Giorgio di Perlenan (Italia), ibilbideko hogeita laugarrena lortu zuen, eta aurtengo Giroko hirugarrena. Ohituta dago urte oparoetara, bost aldiz lortu baititu hiru garaipen ekitaldi berean.

Vos hamar minutura dago sailkapen nagusian, eta horrek mesede egin zion atzo libreago mugitzeko. Etapa amaiera eraso festa izan zen, eta azkenekoan laukote batek egin zuen aurrera. Bertan ziren Annemiek van Vleuten (Mitchelton) liderra eta Anna van der Breggen (Boels) bigarren sailkatua ere. Azken metroak aldapa gora ziren, eta igoera pikoan Vos izan zen indartsuena eta trebeena. Van der Breggen izan zen bigarren. Sei segundo urratu zizkion Van Vleuteni, eta, are garrantzitsuagoa dena, bederatzi Katarzyna Niewiadomari (Canyon). Biak lehian ari dira bigarren izateko, eta orain alde txiki bat du. Ane Santesteban, ondo kokatuta (Rotor), bederatzigarren izan zen. Gaur 133 kilometro egingo dituzte, gorabehera askoko ibilbide batean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Imanol Magro Eizmendi

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna