Albistea entzun

HIRUKOTIK

Superligak

Mikel Reina -

2021eko apirilak 20

Elitismoa. Behin baino gehiagotan esan dut Hirukotik zutabean: saskibaloia futbolzazio prozesuan sartu da. Baita kontrako bidean ere. Alderik txarrenetarikoan akaso. Europako futbolean Superligaren sorrera indartzen ari da, baina saskibaloian 2000. urteaz geroztik badago liga pribatu eta itxi bat: Euroliga. Ez dira kirol emaitzak kontuan hartzen, dirua da jabe bakarra. Baskonia, esate baterako, A lizentzia famatua duen hamahiru taldeetako bat da. Alba Berlinek, Bayern Munichek eta Asvel Villeurbannek ere epe erdirako bereak sinatuak dituzte.

Euroligaren bide bera hartu nahi du bigarren txapelketak: Eurokopak. Elitismo hau indartu nahi du datorren denboraldirako. Lehen proposamenaren arabera, gehienez hamasei taldek jasoko lukete hiru urterako lizentzia. Gutxienez lau gonbidapen banatuko lirateke denboraldiko kirol merituengatik. Hogei taldeko txapelketa bat jokatuko litzateke: hamarreko bi multzotan ariko lirateke liga erregularrean, eta multzo bakoitzeko aurreneko laurak sailkatuko lirateke hurrengo faserako. Gero, kale edo balekoak izango lirateke kanporaketa denak, hau da, partida bakarrera. Hori eginez, iraunkortasuna lortu nahi duzu, baina, aldi berean, hilabete askoko lana eta emaitzak lehia batera murrizten dituzu.

Izen-abizenak. Epe luzerako lehen lizentzietako batek izen-abizenak ditu: Valentziak jasoko du. Roig familiaren proiektuak oso zail dauka datorren sasoian Euroligan parte hartzea, nahiz eta azken unean geratu den final-laurdenetatik kanpo. Haren lekua, aurrera egin duen Zenit San Petersburgok hartuko duela dirudi. Falta den beste lekua ekialdeko ABA Ligako txapeldunarentzat izanen da: Izar Gorria da faborito nagusia. Eurokopatik Monako eta Unics Kazan batuko zaizkie. Hala, Eurokopako finalean ariko diren bi talde horiek garaikurra bera baino sari hobea jasoko dute.

Ez da amaitu Euroligako sasoia, eta jada hurrengoa dago prest. Onena, lehia, gaur hasiko da, final-laurdenetako kanporaketekin. Bartzelonak Lauko Finalean sartu nahi du, azken aldiz hori lortu eta zazpi urte geroago. Azken bost sasoietan bertan egon eta irten nahiko ez dutenak CSKAMosku eta Fenerbahce dira. Milan ez da inoiz Euroligaren aro modernoko lau talde onenen artean sartu; azkenekoz, duela 29 urte lortu zuen. Bayern Munich, berriz, estreinakoz arituko da.

Antzekotasunak. Oso bestelakoak dira kontuak emakumezkoetan. Edo ez. Badaude kirol orotan mantentzen diren aldagaiak. Berdin dio futbola, saskibaloia edo txirrindularitza izan. Kapitalismoan diruak agintzen du betiere. Jekaterinburgek irabazi zuen hirugarrenez jarraian Euroliga, herenegun, Istanbulen (Turkia). Errusiako taldea da munduko onena, baita AEBetako WNBA kontuan hartuta ere. Jokalaririk onenak bildu ditu bertan, all star baten gisan: Breanna Stewart, Emma Messeman, Britney Grinner, Alba Torrens, Alli Quigley, Courtney Vandersloot, Jonquel Jones... Supertaldea da.

Nahikoa egin zuen Roberto Iñiguez de Herediaren Perfumerias Avenidak partidan bizirik irauten. Gasteiztarrak ospe handia dauka Europako aulkietan: sasoiko entrenatzaile onena izendatu dute. Zazpi aldiz jokatu du Lauko Finala, baina bakarrean gailendu da: 2012an, Ros Casaresekin.

Talde horren errautsetatik sortu zen gaur egungo Europako proiekturik handienetako bat: Valentzia. Joan den igandean Eurokopako finalean Veneziari 81-82 irabazi zion. Segundo bakarraren faltan, Raquel Carrerak bi jaurtiketa libre sartu zituen, eta klubak haren historia laburreko lehen garaikurra altxatu zuen. Fonteta pabiloitik joan ziren jokalarien itzuleraren aldeko apustua indartu dute. Cristina Ouviña, adibidez. Harribitxia, ordea, Carrera gaztea da. Ondo dakite Gasteizen, Araskin aritu baitzen aurreko sasoian. 19 urterekin, draft-eko hamabosgarren postuan aukeratu du Atlanta Dreamek.

Europako lehiaketetako Lauko Finalak jokatu ondoren, berriz jarriko dira martxan ligako kanporaketak, duela bi aste geratu ziren une berean, finalerdietan. Lointek Gernika Bizkaiak eta Perfumerias Avenidak etzi gauean jokatuko dute joanekoa, Malosten. Itzulikoa, berriz, igande gauean jokatuko dute, Salamancan (Espainia). Valentzia eta Gironak, berriz, bihar eta larunbatean ariko dira nor baino nor gehiago.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Orioko arraunlariak pozarren, atzo irabazi izana ospatzen, Bilboko ibai bazterrean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Isil-isilik dago Orio lanean

Aitor Manterola Garate

Oriok irabazi du Eusko Label ligako aurreneko estropada Bilbon, erlojuaren aurka. Denbora onena egiten ari zen Donostiarra kateatu egin da bigarren ziabogan. Urdaibai faboritoa bosgarren izan da
Andrea Astudillo patroia eta Xubane Uribarrena arraunlaria zutik atzo Bilbon, Arraun Lagunaken garaipena ospatzen hasita taldekideekin. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Arraun Lagunak-ek indarra hartu du Euskotren ligako aurrenekoa irabaziz

A. Manterola Garate

Erlojuaren aurkako estropadan azkarrena izan da, Bilbon. Oriori bost segundo atera dizkio
Aitor Fernandez. ©DOMENECH CASTELLO / EFE
Fabio Jakobsen, atzo lortutako garaipena ospatzen. ©TIM KILDEBORG JENSEN / EFE

Zalantzak aurrenekoan argitu ditu

Beñat Mujika Telleria

Jakobsenek irabazi du Frantziako Tourreko bigarren etapa, esprintean. Van Aert lider jarri da, eta tentsioa izan da tropelean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...