HIRUKOTIK

'Oh là là'

Mikel Reina -

2021eko urtarrilak 12

Azken jaurtiketa. Dokumentalak modan daude. Ez siesta botatzeko animalien horiek, kirolarienak baizik. Saskibaloi munduan Michael Jordanen The last dance izan da garrantzitsuena. Askorentzako historiako jokalari onenak eman zion hasiera. Gainera, konfinamendu garaian eta sei kapitulurekin, aste bakoitzean bat. Aste oso bat hurrengoaren zain. Errekor guztiak hautsi zituen. Arrakasta ikusita, beste asko ausartu dira haien errealitatera hurbiltzera. Urtarrilaren 6an Tony Parkerrek bere ibilbidea sakon aztertzen duen dokumentala estreinatu zuen Netflix plataforman: The final shot. Ordu eta erdi pasatxoan joko antolatzailearen bizitza goitik behera errepasatzen du, gaztarotik San Antonion zenbakia erretiratu zioten omenaldira arte. Bide luze horretan, hainbat protagonistak parte hartzen dute: Greg Popovich, Thierry Henry eta Bruce Bowen. Bereziki samingarria Kobe Bryanten agerpena, hari eskainita baitago dokumentala.

Aitzindaria. Parkerrek 19 urterekin soilik egin zuen jauzi NBAra, eta garai horretan antolatzaile postuan titular izandako jokalaririk gazteena bilakatu zen. Frantziar txikiak izena egin zuen San Antonion eta NBAn, Tim Duncan, David Robinson eta halako erraldoiez inguruta. Gero, ligako hirukoterik onenetariko bat osatu zuen Duncan eta Manu Ginobili argentinarrarekin batera, eta guztira lau eraztun eskuratu. Ia 20 urtean, eta Greg Popovichen aginduetara, Spursek jokamolde berri bat ezarri zuten, Estatu Batuetan hain gutxietsiak zeuden jokalari atzerritarrei aukera emanez. Frantziako saskibaloi ikur nagusia da Tony Parker, eta bere herrialdeko ordezkaria izan da mundu osoan zehar. Haren atzetik etorri dira dokumentalean agertzen diren Nicolas Batum, Nando de Colo eta Rudy Gobert. Izan ere, antolatzailea beti egon da zorretan bere herriarekin, eta udan ez du atsedenik izan txapelketetan parte hartzeko. Gogoangarriak oso filmean azaldutako Espainiako selekzioaren aurkako lehiak. Behin bere jokalari ibilbidea amaituta, bulegoetara jo zuen antolatzaileak. 2014an Asvel Villaurbane talde frantziarraren gizonezkoen taldea erosi zuen, eta hiru urteren ondoren emakumezkoena. Fenerbahcerekin batera, Europako txapelketarik onenean emakumezkoetan zein gizonezkoetan talde bat duen klub bakarra da Asvel. Harrobiko lana ez du alde batera uzten, eta nesketan Juste Jocyte fitxatu zuen iazko udan. 15 urteko lituaniarra datorren hamarkadako Europako harribitxia da. Hala ere, Parkerrek argi dauka bere herrialdeko saskibaloia garatu nahi duela, eta onenetako bi ditu taldean: Helena Ciak eta Marina Johannes.

Meritokrazia. Gizonezkoetan ere etengabeko aurrerapausoak ematen ari da. Azkena bereziki garrantzitsua. Ostiralean, Euroligako partida baino lehen eman zuten. Tony Parkerrek berak eman zuen. Jordi Bertomeu Euroligako zuzendariarekin emandako prentsaurrekoan ziurtatu zuen Asvelek epe luzeko lizentzia izanen duela, hau da, leku finkoa Europako txapelketarik onenean. «Heldu nintzenetik hau izan da nire helburu nagusia», adierazi zuen antolatzaileak. Talde frantziarrarekin batera hurrengoak Bayern Munich eta Alba Berlin izanen dira. Euroligak saskibaloi merkatua zabaldu nahi du ahalik eta herrialde gehienetara, eta Frantzia eta Alemania ezin dira falta. Horrela, Bertomeuren ideia Europako hemezortzi talde onenen liga pribatu sortzea gero eta hurbilago dago. Futbolean Superligarekin egin nahi den bezala. Hurrengo pausoa 2023ko amaierarako eraikita egotea espero den pabiloia izango da ezusterik ezean, 16.000 eserlekuko kantxa Lyongo Olympique futbol zelaiaren ondoan. Duela astebete onartu zuen Lyongo Udalak 100 milioi euroko egitasmoa. Inoiz baino beharrezkoagoa, Euroligako lizentzia luze hori lortzeko nahitaezko baldintza baita. Pauso horiek ez ditu bakarrik Tonyk eman, baita Terence Jonathan Parkerrek ere. Anaia txikia 2013tik darama Asveleko lantaldean, eta iaz lehen entrenatzailearen kargua hartu zuen. Oraingoz, emaitzak ez datoz bat eginiko inbertsioarekin, azken-aurreko daude sailkapenean soilik bost garaipenekin. Oh là là Parker.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

K2 mendia, beheko kanpalekutik. ©Iñaxio Lopez de Arana Arrieta

K2an neguan inoiz iritsitako lekurik garaienera heldu dira lau xerpa

Berria

Pakistango iluntzean saiatuko dira hamar mendizale K2ko tontorrera igotzen. Gora iritsiko balira, mugarri bat ezarriko dute himalaismoan: neguan oraindik gizakirik iritsi ez den K2 mendira igotzea.

Athleticeko jokalariak Raul Garciak atzo sarturiko bi goletako bat ospatzen, Malagako Rosaleda zelaian, Espainiako Superkopako finalerdian. ©JORGE ZAPATA / EFE

Irekitako leihotik, finalera

Aitor Manterola

Athleticek Espainiako Superkopako finala jokatuko du, gutxi lehiatu duen Real Madrili 1-2 irabazi ondoren, Malagan. Raul Garciak egin ditu bi golak lehen zatian. Finala, etzi, Bartzelonaren aurka

Arraun Lagunak, neguko entrenamendu batean. Eztizen Duke ababorreko seigarrena da. ©BERRIA

Arraunean, berriz itsasora

Aitor Manterola

Eztizen Duke Arraun Lagunak taldearen tostetara itzuli da aurten, iaz itsasoko kapitain izateko ikasketengatik utzita egon eta gero. «Behar dut itsasoa», dio.

 ©OSCAR ARAUJO

«Primeran etorri zaigu lehen itzulia garaipen on batekin amaitzea»

Iñigo Lasa

Azken postuan amaitu du Gipuzkoa Basketek ligako lehen itzulia. Bolada txarrak igaro badituzte ere, Olaizolak «arerio guztiekin lehiatzeko gai» ikusten du taldea. Bere lanaz esan du «konfiantza handiz» dabilela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna