PALMARES ABERATSA

2014ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Xavier de Le Ruek sari asko irabazi ditu, arlo askotan saioak egitearen ondorioz. Haren ustez, aniztasunak eman dio teknika ona, eta teknikak, berriz, garaipena. Snowboardeko cross eta freeride arloetan lortutakoak dira gehienak.

Lortutako sariak

Eslalom erraldoia. 19 urte bertzerik ez zuela (1998an) irabazi zuen zilarrezko domina snowboard eslalom erraldoian, junior mailako munduko txapelketan.

Munduko kopak.Cross-eko sailkapen orokorrean, 2003, 2004 eta 2005ean irabazi zuen. Lasterketetan hamar garaipen lortu zituen guztira.

Munduko txapelketak. Bi urrezko domina lortu zituen, 2003an Kreischbergen (Austria) eta 2007an Arosan (Suitza). Zilarrezko domina, berriz, 2009an Gangwonen (Hego Korea).

Olinpiar Jokoak.Cross sailean 18. gelditu zen 2007an, Turinen (Italia), eta 2010ean final-zortzirenatarino iritsi zen.

Freeride World Tour. 2009an hirugarren gelditu zen Squaw Valley-n (AEB), eta 2008 eta 2009an, bigarren Sotxin (Errusia). Lehendabiziko postua lortu zuen 2010ean Sotxin, 2008 eta 2009an Tignes-en (Frantzia), 2010ean Squaw Valleyn eta 2011n Chamonixen (Frantzia) .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.