Amiltzea argitzeko eskatutako ikerketa fiskaltzaren esku dago

Igor Susaeta.
2021eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Zaldibarko zabortegia (Bizkaia) zergatik amildu zen argitzeko, peritu ikerketa bat eskatu zien Eusko Jaurlaritzak, iazko martxoan, «nazioarteko ospea» duten hiru adituri. Arantxa Tapiak atzo jakinarazi zuenez, «orain gutxi» jaso dute txostena, eta fiskaltzaren esku utzi dute. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan eman zuen berria, Elkarrekin Podemos-IUren galdera bati erantzunez.

EH Bilduk Zaldibarko hondamendiaren kudeaketaz galdetu zion Iñigo Urkulluri, eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariak erantzun zion gobernuak epaileen esku utzi duela luiziaren inguruko informazio guztia; gaineratu zuen «erantzukizun zehatzak, zorrotzak eta osoak» eskatuko dituela.

Hondakindegiaren jabe Verter Recycling 2002 SM enpresak ohar bat plazaratu zuen atzo, eta adierazi «istripuaren» arrazoiak argitzen «lagunduko» duten hainbat txosten eskatuak dituela, eta «adituak» horiek lantzen ari direla «ia-ia» istripua gertatu zenetik. Nabarmendu zuen, gainera, ingurumeneko «agintaritza eskudunak», hau da, Eusko Jaurlaritzak, «publikoki» adierazi duela «zabortegian zeuden hondakin guztiak baimendutako hondakinak zirela». Verterrentzat, Joaquin Beltran desagertuta dagoen behargina topatzea da orain «lehentasuna».

Gaur beteko da urte bat zabortegia amildu zenetik, eta horren harira mobilizazioetara deitu du Zaldibar Argituk: Zallan (12:45); Elgetan, Etxebarrin eta Markina-Xemeinen (13:00); Zaldibarren (13:15); Eibarren (17:00); eta Ermuan (17:15).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.