Errusiako Munduko Kopa

Suitzak azken unean irabazi dio Serbiari (1-2)

2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Brasilek Costa Ricarekin egin bezala, Suitza azken unean gailendu zitzaion atzo Serbiari (1-2). Hala, oso bideratua du final-zortzirenetako sailkapena. Izan ere, dagoeneko Munduko Kopatik at dagoen Costa Ricaren aurka jokatuko du multzoko azken jardunaldian. Serbiari, berriz, asko zaildu zaio aurrera egitea. Ezinbestean irabazibeharko dio Brasili.

Serbiak hobeto hasi zuen partida. Bosgarren minuturako aurretik zen, Mitrovicek buruz sartutako gol bati esker. Suitza neurrian hartzen joan zen partidari, eta 52. minutuan egin zuen berdinketa. Area kanpotik Xhakak jaurtiketa gogorra eta zehatza egin zuen, Stojkovicen gaindituz. Norgehiagokaren ondarren, 90. minutuan, Shaqirik egin zuen 1-2koa, kontraeraso bizkor batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.