Ekainaren 21ean bilduko da Gorena erasoaz ebazteko

2019ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenaren zain dago sanferminetako taldeko bortxaketaren auzia; epaileak ekainaren 21ean bilduko dira alde guztiek aurkeztutako helegiteen inguruan ebazteko. Nafarroako Lurralde Auzitegiak bederatzina urteko zigorra ezarri zien bost gizonei.

Antzeko epaiketa bat hasi zen atzo Bizkaiko Lurralde Auzitegian: 18 urteko neska bat bortxatzea leporatu diete hiru gizoni; erasoa sakelakoarekin grabatzea eta bideoa sare sozialetan zabaltzea ere egotzi diete. Biktimak salatu zuen zorabiatu zela, eta esnatzean biluzik zegoela, genitaletako minez; ospitalean berretsi zioten bortxatu zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.