Gasteizek zigorra kentzeko eskatu dio Nazioarteko Federazioari

Jon Redondoren iritziz, «erabakiak zigorraren legezkotasuna bera jarri du ezbaian, eta ez du lagunduko kirol horretan elkar ulertzea lortzen»

Julen Etxeberria.
2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak gutun bat bidali dio Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioari. Bertan, Redondok gaitzetsi egin du erakunde hark Bixintxo Bilbaori ezarritako zigorra, eta kentzeko eskatu dio. Kirol zuzendariaren iritziz, «erabakiak zigorraren legezkotasuna bera ezbaian jarri du, eta ez du lagunduko euskal pilotaren jardueran inplikaturiko eragile guztien —publiko zein pribatu— arteko harmonia eta elkar ulertzea lortzen».

Redondok nabarmendu duenez, «Eusko Jaurlaritzaren ikuspegitik, harrigarria da kirolariaren egintza arau hauste larritzat jotzea, ikurrina era orokorrean ofizialki aitortua dagoen lurralde baten banderari dagokion ikurra dela kontuan hartuta».

Urtebetez nazioarteko lehiaketetan aritzeko debekua jarri diote Bilbaori, eta, hain zuzen ere, zigorraren «proportziogabetasuna» kritikatu du Redondok. «Zigorraren legezkotasunaz harago, dudarik ez dago ere proportziorik gabeko neurri baten aurrean gaudela». Aurretik Rebeka Ubera EH Bilduko parlamentaria izan da pauso hori emateko eskatu diona Jaurlaritzari, eta beharrezko kudeaketak egin ditzala zigorra ken diezaioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.