BBVAk zentralaren obrak finantzatzen lagundu du

2022ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Hidroituangoren finantzaketan parte hartu zuen BBVA bankuak 2021era arte. BID Garapenerako Banku Interamerikarrak 1.020 milioi euroko kreditu bat eman zion EPMri: bankuek 664 milioi ipini zituzten, besteak beste BBVAk, Santanderrek eta BNP Paribasek. OMAL Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak megaproiektuez eginiko txostenaren arabera, finantzaketa lerro horren %5-6 jarri zuen BBVAk, nahiz eta ez duen inoiz diru kopurua zehaztu, datu konfidentziala delakoan.

2018ko larrialdiaren ondoren, Rios Vivos mugimenduko kideak BBVAko arduradunekin bildu ziren Bilbon, eta egitasmoaren gaineko jarraipena indartzea agindu zien bankuak. Iaz, BIDek eta EMPk akordio bat egin zuten, eta zorra kitatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.