Mailari eusteko borrokan segitzeko lehia du gaur GBCk

2019ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Ia hiru asteko etenaren ostean, ACB ligako beste jardunaldi bat jokatuko da asteburu honetan. Delteco Gipuzkoa Basketek beste partida erabakigarria du gaur, maila ez galtzeko borrokan. Valentzia hartuko du Illunben (18:00).

Azken saioan Kanaria Handia aurkari zuzena mendean hartu eta gero, ACBn segitzeko itxaropena berreskuratu du GBCk. Nacho Nuñezen lehen partida izango da presidente moduan, eta Nick Zeisloftek eta Matic Rebecek debuta egingo dute. Valentzia seigarren dago sailkapenean. «Guretzat hil edo biziko norgehiagoka da. Aurreko jardunaldian irabazi eta gero, gaur garaipena lortzea mugarri izan daiteke», nabarmendu du Sergio Valdeolmillos teknikariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.