Donostiako 66. Zinemaldia. Irudia. Donostia

Euskal zinemaren aitortza Agirreri

ANDONI CANELLADA / FOKU.
2018ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Euskal Zinemaren Gala egin zuten atzo gauean Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, eta han eman zioten Zinemira saria Ramon Agirre aktoreari, euskal zinemaren barruan ibilbide bat aitortu nahi duen saria. Agirrek protagonismo berezia du aurten Donostiako Zinemaldian, bertan parte hartzen duten lau filmetan lan egin baitu: Koldo Almandozen Oreina, Fermin Muguruzaren Black is Beltza, Paul Urkijoren Errementari eta Iñaki Peñafielen Asesinato en la universidad-en. Gala amaitzeko, Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala eman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.