Irigoienek botere gehiegikeria salatu du 'Pistolak eta epistolak' nobelan

13 urtetik gorako irakurleentzat idatzi du obra, eta parodia eta ziria landu ditu.Alkate bat eta kaleko pintore bat dira bi pertsonaia nagusiak

Erredakzioa
Donostia
2014ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Parodiaren eta ziriaren bidez, boterearen gehiegikeriak salatu ditu Joan Mari Irigoienek (Altza, Donostia, 1948) Pistolak eta epistolak gazte literaturako eleberrian (Elkar). Bi pertsonaia nagusi ditu nobelak: batetik, alkate megalomano eta autoritarioa; bestetik, kalean pintatzen duen gazte bohemio bat, bere txakurrarekin bizi dena eta adineko alargun bat lagun duena. Gogoetarako bidea ematen duten abentura barregarriak harilkatu ditu Irigoienek bi pertsonaia nagusi horien inguruan. Urunia alegiazko hirian dago kokatua eleberria, baina Uruniak Iruñeari dagozkion elementu ugari ditu. 13 urtetik gorako irakurleentzako liburua da.

Horrez gain, Ttarttalo argitaletxeak Aguas límpias, aguas turbias argitaratu du, Irigoienen Ur arreak, ur garbiak eleberriaren gaztelaniazko itzulpena. Jatorrizko bertsioa 2011. urtean argitaratu zuen Elkar argitaletxeak. Irigoienek berak egin du itzulpen lana, Jorge Gonzalez Aranguren eta Antonio Perez Esclarin adiskideen laguntzarekin.

Ur uherrak, ur gardenak eleberriak zor handia dio, egileak berak aitortu duenez, Antonio Zabalak eta Humbelino Ayapek Auspoa sailean argitaratutako Las tardes de La Bardena liburuari (Sendoa, 1994).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.