Koronabirusa

Jaurlaritzak beste 15 hildakoren berri eman du: klinika pribatuetakoak

Erredakzioa
2020ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, koronabirusak jota beste lau hildako izan dira Hego Euskal Herrian azken 24 orduetan. Jaurlaritzak, ordea, beste datu bat eman zuen atzo kolpean: orain arte zenbatu gabeko hamabost heriotzarena; klinika pribatuetan hildakoak denak. Maiatzaren 14az geroztik, egunero ematen dituen datuetan erietxe publikoak soilik hartzen ditu aintzat, eta atzo gainerako lekuetako heriotzak batuta eman zituen. PCR testekin atzemandako kutsatu berriak, berriz, 21 dira. Test serologikoak aintzat hartuta, beste 125 kutsatu ere badaude, eta, hortaz, pandemia hasi denetik egon den kasu kopuruak 29.132 dira. Hildakoak, berriz, 2.056, guztira, atzo jakinarazitako 19ak kontuan hartuta.

Ospitaleratzeek ere gora egin dute —beste bi izan dira—, etaZIU zainketa intentsiboetako unitateetan ez dago gaixo berririk. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan herenegun baino bi paziente gutxiago daude ZIUan. Kutsatze kopurua ere apaltzen ari da apurka, eta R0 zenbakiak ere hori berresten du. Jaurlaritzaren arabera, 0,65ekoa da, eta kutsagarritasun altua izateko 1etik gorakoa behar du.

Ika-mika datuetan

Datuak ez datoz bat. Espainiako Gobernuak arratsaldero eskaintzen ditu, eta, Espainiako Osasun Ministerioaren arabera, Nafarroan ez da hildakorik azken orduetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, bi hildako izan dira. Bestelakoak dira Nafarroako Gobernuak emandako datuak: hildako bat izan baita azken orduetan. Eusko Jaurlaritzak, berriz, hiru hildako erregistratu ditu.

Maiatzaren 14an, Jaurlaritzak aldaketa handi bat hasi zuenematen ari zen datuen egituran, eta, ondorioz, 600 bat hildako desagertu egin dira azkeneko txostenetako datu serieetan. Espainiako Osasun Ministerioak eskatutako datu sortara egokitzeko egin ditu Jaurlaritzako Osasun Sailak aldaketak, eta, horiek egiteko, arlo publikoko ospitaleetako datuetan oinarritzen da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.