KRITIKA. Opera

Harro makaltasunean

Giuseppe Verdiren Attila operaren emanaldiko une bat.
2014ko azaroaren 26a
00:00
Entzun

'Attila'



Egilea: Giuseppe Verdi. Musika zuzendaria: Francesco Ivan Ciampa. Eszena zuzendaria: Ruggero Raimondi. Kantariak: Ildebrando d'Arcangelo, Roberto Aronica, Anna Smirnova, Angel Odena, Eduardo Ituarte, David Aguayo.Musikariak: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Abesbatza: Bilboko Opera Abesbatza. Lekua: Bilbo, Euskalduna jauregia. Eguna: Azaroak 22.

Ez gaude batere ziur Giuseppe Verdirengaztaroko opera argala aproposena izan litekeela OLBEren aurtengo denboraldi laburrari hasiera emateko. Baina nabaria da horretanparte hartu duten baliabideek, eurenaketa bi eman dituztela hori gainditzeko. Hasteko, eskarmentu handiko Ruggero Raimondik antzezpen klasikoari atxiki dio nola edo hala Antzinate heroikoa islatzeko: izan ere, Daniel Biancoren eszenografiakIzadiaren irudi mugikorra hondoan ipini zuen dramaren itxura emateko eta borroka irudikatzen zituen goi erliebeak (Zeusen aldarea-ren antzekoak) lau zutabe konposatu eta kolosalen oinarrietan jarriz.Zutabe horiek harantz-honantz mugitzen ziren horizontaleanopera osoko eszenak elkar trukatzeko. Afan horretan, Albert Fauraren etengabeko argiztatze distiratsu eta esankorrarekin asmatu zuen eszena beteak eta koloretsuak osatzeko… Den-dena libreto guztiz kaskarra eta Verdiren musika, askotan, konbentzionala, altxatzeko.

Afera berean buru-belarri murgilduta egon dira bakarlariak, musikariak eta abesbatza. Esaterako, bikain iruditu zaigu Anna Smirnova sopranoaren bolumen handiko ahotsa, teknika eta kolore handiekin hornitua etaerregistro guztietan pareko tinbre ahotsa zabalduz. Aldiz, Ildebrando d'Arcangelo baxuak erdi bolumeneko ahotsa azaldu zuen izatez ahots indartsuagoa eskatzen zuen Attila erregearen rolean. Gehiketaren zorroan esan behar da interpretazio egokia antzeztu zuela beraren ahots polita eta kantu finarekin. Roberto Aronica tenorraren kantaldiak, berriz, guretzat bi zati izan zituen. Lehenengoan, ahots dotore eta koloretsua azaldu zuen baina bigarren zatian, berriz, ezin zuen Verdik ahots honi eman zion indarra atera, eta batzuetan afinazio arazoak izan zituen ahotsa bortxatzeagatik. Antzeko trantzea sufritu zuen Angel Odena baritonoak, baina kasu honetan arnasketa arazoagatik: ahots tremolantea zabaldu zuen hirugarren ekitaldi arte orokorrean kemena eta taulak adieraziz. Eduardo Ituartek eta David Aguayok egoki bete zituzten beren rol laburrak. Francesco Ivan Ciampa musika zuzendariak oso ondo eraman zuen sasi epopeiak eskatzen zuen erritmoa, bere eskuetan luxuzko Euskadiko Orkestraren aurrean. Bilboko Opera Abesbatzak, Boris Dujinen agindupean, ondo harrapatuta dauka Verdi eta oso ondo abestu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.