martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Herritarren patrikak zuloekin

2022ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Argindarraren prezioa ikaragarri ari da igotzen sekula pentsatu ez genuen neurriraino, eta are larriagoa da datorren urterako aurreikusitako prezio estratosferikoa. Erabaki sendoak hartu beharko dituzte berandu baino lehen ardura hori daukatenek, alegia, estatuek. Eta, hartzen ez badituzte, hartzera behartu beharko dituzte herritarrek.

Ohikoa bihurtu da energia enpresetako arduradunek esatea ez direla diru gehiago irabazten ari, ezta ere argindarrak hilabeteotan dauzkan prezioekin. Herritarren patrikak zuloekin badaude, eta energia arloko enpresariak ez badira herritarrek ordaintzen duten plus hori eskuratzen ari, nor ari da orduan neurri gabe aberasten? Espekulatzaileak, bertakoak eta kanpokoak.

Egoera analizatzeko orduan beti sortzen da estatuen zereginari buruzko eztabaida. Herritarrei ihes egiten digu espekulazioaren bide makurrak; jakin badakigu badagoela, hilero argindarraren fakturak adierazten digulako. Guri ihes egingo digu, baina ez erakunde publiko handietako arduradunei. Ez delako sinesgarria Europako Batasunak eta estatuek ez jakitea nor geratzen den espekulazioaren diruarekin.

Ahulak dira horrelakoetan estatuak botere ekonomikoaren aurrean.

Ahulak edo konplizeak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.