Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kasurik ez

2020ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo jakinarazi zuenez, orain artean ez da 2019-nCoV izeneko koronabirusak eragindako pneumonia kasurik agertu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horiek hala, lasaitasuna eskatu zien herritarrei eta gogorarazi EAEn badela zaintza epidemiologikorako sistema bat, gaixotasun epidemiologikoei buruzko informazioa ezagutzea ahalbidetzen duena.

Bestalde, gaur dira biltzekoak Gaixotasun Infekzioso Berrien Aholku Batzordeko adituak, eskura dituzten datuak aztertu eta, beharrezkoa izanez gero, prebentzio neurriak hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.