Izar izateko bidean da

Noah Lylesek erraz irabazi du 200 metroko finala, eta Donovan Brazierrek 800ekoa. Sam Kedricksek tituluari eutsi dio pertikan

Noah Lyles. SRDJAN SUKI / EFE.
ainara arratibel gascon
2019ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Noah Lyles da 200 metroko munduko txapeldun berria, eta etorkizunean abiadurako izar berria izan daitekeela erakutsi zuen.19.83ko marka ezarri zuen. Helmugarako zuzengunean jarri zen lasterketaren buruan, eta hor alde handia atera zien beste finalistei. Zilarra Andre de Grassentzat izan zen (19.95). Hirugarren sailkatuta, berriz, ezustea eman zuen Alex Quiñonezek (19.98). Atzoko finalean ifrentzua Ramil Guliyeventzat izan zen. Artean munduko txapelduna zenak bosgarren amaitu zuen, dominetatik oso urrun. 20.07 izan zen haren denbora.

Ikusgarria eta oso bizkorra izan zen, berriz, 800 metroko finala, eta bertan Donovan Brazier (AEB) gailendu zen, 1.42,34ko denborarekin. Wesley Vazquez lasterketa hausten ahalegindu zen hasieratik. Baina atzetik etorrita, Brazierrek eta Amel Tukak erraz hartu zioten aurre. Tukak zilarrezko domina irabazi zuen, eta azkenean brontzezkoa Ferguson Cheruiyotentzat izan zen. Brazierren garaipena haren entrenatzailearen atxiloketak zipriztindu zuen. Alberto Salazarri dopinaren aurkako legeak apurtzea egozten diote.

Pertika jauziko finala izan zen eguneko lehiatuena. Aurten sei metrotik gora salto egin duten hiru atleten artean izan ziren jokoan dominak, eta azkenean Sam Kedricksek munduko txapeldun tituluari eutsi zion. Sergei Bubkaren garaitik jauzilari batek ez zuen hori lortzen. 5,97ko marka egin zuen. Armand Duplantis izan zen bigarren, eta hirugarrenPiotr Lisek.

Xabalinako finalean Txinako jaurtitzaileak ezustean harrapatu zituen Kelsey Barber australiarrak, urrea lortuz (66,56metro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.