Kongresurako izena emateko azken eguna, bihar

2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Ostegunetik larunbatera bitartean egingo dute euskara batuaren urteurreneko kongresua Arantzazun, Euskaltzaindiak antolatuta, honako goiburu honekin: Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018). Hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira hiru egunetan, eta izena emateko epea bihar itxiko dute. Doakoa da sarrera, baina, lekua mugatua denez, izena eman behar da. Gandiaga topagunean egingo dituzte saioak.

Ostegunean eta ostiralean goizez eta arratsaldez egingo dituzte saioak; besteak beste, euskara batuak hainbat esparrutan egindako ibilbidea aztertuko dute, eta beste hizkuntza batzuen estandarizazio prozesuak ere bai. Ostiral eguerdian, bi aurkezpen: Euskaltzaindiaren webgune berrituarena eta Euskara Batuaren Eskuliburuarena. Bi egun horietan kultur ekitaldiak egingo dituzte iluntzean Arantzazun bertan.

Larunbatean, berriz, hitzaldia egingo du Andres Urrutia euskaltzainburuak: Euskara batuaren etorkizuneko bide-orriaren aurkezpena. Horren ondoren, Euskara batuaren adierazpena sinatuko dute, Joan Mari Torrealdaik agiria aurkeztu eta gero.

Arantzazuko kongresua zuzenean jarraitu ahal izango da BERRIAren webgunearen bitartez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.