Musika. Angelus Apatrida

'Cabaret de la Guillotine'

Diskoetxea: Century Media.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Burua galdu bainoago, hobe da behar bezala astintzea. Albaceteko Angelus Apatridathrash metal taldeak hamarkada luzea darama terapia hori sustatzen. Cabaret de la Guillotine seigarren diskoa, ordea, metafora gisa ulertu behar dela diote. Lepoak mozteko baino, Espainiako zein mundu osoko bidegabekeriak salatzeko daude. Hala nola adierazpen askatasunaren aurkako erasoak, ustelkeria eta faxismoa. Musikalki, berriz, beraien ibilbideko disko aberatsena aurkeztu dute; heavya, pisutsua eta teknikoa. Sharpen the Guillotine, The Hum, The Die is Cast, Farewell eta Martys Of Chicago dira bizi duten sormen aro onaren erakusgarri. Euskal Herriko metalzaleen artean estimatuak dira, eta Europa mailan gero eta gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.