Iker Lauroba

'Nire lubakitik'

Diskoetxea: Audiovisuals de Sarria.

Andoni Tolosa.
2017ko ekainaren 11
00:00
Entzun
L ur labainkorretan mugitzen da Iker Lauroba bakarkako bigarren disko honetan. Askotan pop estandarretik, besteetan rock leunetik eta batzuetan folketik hurbil dagoen balada sorta da disko honetan topa daitekeena, kantu gehienetan, gainera, oso nabarmena da emakumezko laguntzaileen ahotsa, kasik dueto moduan burututa baitaude kantuetako batzuk. Apustu latza da Laurobak egin duena. Donostiarrak, ordea, badu nahikoa eskarmentu enbidotik onik ateratzeko, eta hori nabarmentzen da hitz esanguratsu eta irudimentsuetan, melodia gehienei, uneren batean edo bestean, darien pop zapore argitsuan eta belarriak gozo-gozo uzten dizkizun kantaera marrantatuan. Bihotzaren bentrikuluren batean dago Laurobaren lubakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.