Bjork

'Utopia'

Diskoetxea: One Little Indian / Popstock!

2018ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Izango dira bat baino gehiago Bjork musikari islandiarraren lan zaharren nostalgikoak, azken diskoak lehenengoen mailara heltzen ez direla diotenak. Baina bagara beste asko besteekin alderatu gabe argitaratu berri duen Utopia hau maila altuan dagoela ikusten dugunak. Pop musika elektronikarekin eta esperimentazioarekin nahastu izan du beti; aitzindari izan da horretan, eta oraindik asko dauka esateko, gaur egun guztia asmatuta dagoela dirudien honetan, horren berezkoa duen konposatzeko eta abesteko erak entzule asko harritzen jarraitzen baitu. Goxoagoa dator disko hau, ordu eta hamar minutu baino gehiagokoa, eta aurreko diskoko iluntasunetik aldenduta, mundu utopiko batean sarrarazteko asmotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.